Astelehenetik zabalik da musika eskolan izena emateko epea. I.A.
Idiazabal

Musika Eskolaren ikasturte berrirako izen emateko epea zabaldu da

IKER AIZPURUA

Miércoles, 27 de abril 2022, 00:12

Astelehenean hasi eta maiatzaren 13ra arte egongo da irekita Idiazabalgo Musika Eskolan 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea.

Publicidad

Eskabideak, online www.idiazabal.eus webgunean edota aurrez-aurre Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin ahal izango dira astelehenetik ostegunera 8:00-14:30 eta ostiraletan 8:00-14:00etara. Ikasle guztiek bete eta erregistratu beharko dute izen-emate orria.

Eskolako zuzendaritzak jakinarazi bezala, ordutegi eta egunak finkatzeko bilera bat egingo da aurrerago. Musika eskolak eskaintzen dituen zerbitzu zein musika instrumentuen inguruko informazioa dakarren eskuorria, udaletxeko web orrian dago eskuragarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad