Errege Magoak Idiazabalen izango dira gaur
A.N.
IDIAZABAL.
Asteazkena, 4 urtarrila 2023, 23:22
Ohitura jarraituz, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Erregeak Idiazabalen izango dira gaur arratsaldean. Zamalkada 18:00etan hasiko da, guraso elkarteak antolatuta. Azken bi urteetan, pandemia dela-eta, erregeek ezin izan zuten ohiko bisita burutu, baina aurten bai, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Ondoren, plazan egingo dute geldialdia haurrekin hitz egiteko.
Gainera, Erregeen etorrera baino lehen, Gabonetako sorkuntza-lanen sari-banaketa egingo da. Hitzordua eguerdiko 12:30ean izango da Udaletxean.
Bestalde, urtero herriko parrokian jartzen den jaiotza ikusteko azken eguna izango da bihar, urtarrilak 6, goizeko 11:30ean.