Borrar
Antzar Crew kultur elkarteko kideak jaialdiaren aurkezpenean. A.C.

Idiazabal

'Berpiztu' jaialdiaren lehen edizioa uztailaren 1ean

J. Z.

IDIAZABAL.

Osteguna, 22 ekaina 2023, 21:15

Comenta

Idiazabalgo herria eta idiazabaldarrak ez dira geldik egotekoak. Festa giroa eta ospakizunak gustoko dituzte, eta horregatik urtero hainbat azoka, kirol proba eta bestelako ekitaldiak antolatzeko joera dute.

Aurtengoan, egiten direnak gutxi balira, jaialdi berri batekin itzuliko da herriko gazte talde bat. 'Antzar Crew' kultur elkarteak, hilabete luzeko lanketa baten ostean, 'Berpiztu' izenez aurkeztu du uztailari hasiera ezin hobea emateko erabiliko duen jaialdia.

Datorren larunbatean, uztailaren 1ean, ospatuko da Aita Iparragirre herri eskolako patioan 20:00etatik aurrera (jaialdira sartzeko ateak 19:00etan irekiko dira). The Dilingers, Sofokaos, Hell Beer Boys, The Janitors eta Kaleko Urdangak taldeak arituko dira bertan, kartel erakargarria osatuz bere lehen edizio honetan.

Sarrerak salgai daude 16 eurotan Idiazabalgo Odei tabernan, Beasaingo Irizar tabernan, Etxarri Aranatzgo Xapatero tabernan eta enteadium.com web orrian. Egunean bertan 20 eurotan eskuratu ahal izango dira. Gainera, jaialdian bertan afaltzeko aukera ere emango du antolakuntzak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Berpiztu' jaialdiaren lehen edizioa uztailaren 1ean

'Berpiztu' jaialdiaren lehen edizioa uztailaren 1ean