Idiazabal
Aire zabaleko III. pintura lehiaketa ekainaren 3an burutuko daJ. Z.
IDIAZABAL.
Viernes, 26 de mayo 2023, 22:30
Datorren ekainaren 3an, Aire zabaleko III. pintura lehiaketa burutuko da Idiazabalen. Goizeko 9:00etan abiatuko da aurtengo edizioa eta arratsaldeko 15:00 aldera arte luzatuko da. Aurtengoan ere hiru kategoria ezberdinetan banatuko dira parte-hartzaileak. Alde batetik, A kategorian, 15 urtetik gorako margolariak lehiatuko dira. Bestalde, B kategorian, 12 eta 14 urte bitartekoak arituko dira eta azkenik, D kategorian, 8 eta 11 urte bitarteko margolariak ezarri dituzte.
Publicidad
Lehiaketa honen bitartez, partaideen irudimena baliatuz herriko ondarea jasotzeko pintura lanak bildu nahi dira. Teknika librea izango da eta parte hartzaile bakoitzak bere materiala eraman beharko du. Material zigilatzea udaletxean egingo da, 9etatik 10etara A kategoriakoa eta 10etatik 11etara, B eta D kategoriak.
Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean entregatu beharko dituzte udaletxean, eta kategoria bakoitzeko, sari ekonomiko ezberdinak banatuko dira.
Lehiaketaren sari banaketa egunean bertan burutuko da udaletxean, arratsaldeko 18.00etatik aurrera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión