Borrar
Herri ezberdinetako alkate eta teknikoan bildu ziren, tartean Ioritz Imaz.
Idiazabal, European Cheese Route Elkartearen batzar nagusian

Idiazabal, European Cheese Route Elkartearen batzar nagusian

Ioritz Imaz alkatea Kanarietako VIlla de Moya herrian izan da Espainia, Portugal eta Italiako beste alkate, tekniko eta artzainekin

M.C. ELORZA

IDIZABAL.

Jueves, 22 de marzo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

European Cheese Route Elkartearen batzar nagusia igandean amaitu zen, Kanaria Handiko Villa de Moya herrian. Bertan bildu ziren alkate, aditu tekniko eta Espainia, Portugal eta Italiako artzainak, eta adostu zuten bat egitea gazta izan dadin herri ekoizleen garapen ekonomikoaren ardatz estrategikoa.

Ioritz Imaz Baztarrikak, European Cheese Route elkarteko presidenteak, Villa De Moya herrian izandako egonaldian elkarteko hogei bat alkate eta gaztaren aditu teknikoek jaso zuten harrera beroa eskertu nahi izan zien herriko Udal zein kanariar uharteetako iparraldeko mankomunitateari.

Imazek topaketaren maila gainditzea zaila izango dela azpimarra-tzeaz gain,uhartean ikusteko aukera izan zituzten proiektu eta ekimenak beste lurraldeetan egin beharko liratekeela aipatu zuen.Azken finean, horrelako topaketatan jaso-tzen dituzten esperientzi ,eta ezagutzak beste udalerri batzuetan aplikatzeaz gain, amankomunean dituzten arazoak konpontzeko proiektuak aurrera ateratzea da elkarte honen helburua.

Gazta herri ekoizleen garapen ekonomikoaren ardatz estrategikoa izatea adostu zuten

Turismo esperientzia

Mahai gainean jarritako ekimenen artean honako hau azpimarratu zuen Idiazabalgo alkateak: «kolektiboaren barne estruktura indartzea eta gaztagileak kolaboratzaile moduan hartu eta egiten dutenaren onuradun beraiek izanik gaztandegiak bisitatzeko esperientzia turismo modura garatzea».

European Cheese Route Elkartea, Europako bederatzi herrialdeetako hemeretzi udalerriz osatua dago. Proiektua definitu,implementatu eta promozionatzeaz gain, Europako sentsazio paregabeak biltzen dituzten ibilbide turistiko berritzaileetan parte hartu eta sustatzen duten lurralde desberdinetako pertsona eragileak dinamizatzeaz arduratzen da.

Pasa den larunbatean, Villa de Moyan egin zen Europar Gaztaren Azokan, 40 postu baino gehiagok parte hartu zuten. Azokan aurkeztu ziren gaztak, Idiazabalgoak barne, Kanariar iparraldeko herriaren alde zaharra bisitatu zuten milaka parte har-tzaile limurtuta utzi zituzten.

Egun guztian zehar, postu desberdinetaragerturatu ziren bisitariek ez zuten zalantzarik izan bertan zeuden produktuak neuregana-tzeko.Horrela azokaren ekuatorena hurbildu ahala, Jesus Aranburu, Idiazabalgo Aranburu gaztandegiko artzainak hozkailuan zituen produktu guztiak birjartzeko eskaera egin behar izan zuen.

Aranburuk, bere bezeroenganako esker ona erakutsi zuen. «Oso ondo zaintzen ari gaituzte, jendea gure gazta dastatzen eta erosten ari da. Ardi latxa eta esne gordinez egindakoa eta mota guztietako gaztak saltzen ari gara, bai helduak, baita denbora gutxiagokoak ere, nahiz eta hemengo jendeari gazte heldua gehiago gustatu duen zapore biziagatik», azaldu zuen.

Kantu poteoko irteera

Gaur Kantu poteoko taldea irtengo da, 19:00etatik aurrera. Pilarreneko tabernatik, Odei, Guzta, Batzoki, Igarondoko Frontoia, Xaloa eta Xume tabernan bukatuko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios