Tolosa Goierri
Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea astelehenean irekiko du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea astelehenean irekiko du UdalakA. N.
amezketa.
Viernes, 4 de abril 2025, 20:28
Ibilgailuen gaineko zergaren errolda onartu berri du Amezketako Udalak eta zerga ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 7etik maiatzaren 30ra bitartean izango da. Ordainketa helbideratuta dutenei datorren astelehenean kobratuko zaie kontu korrontetik.
Helbideratuta ez dutenek, Kutxako edozein bulegotan egin dezakete ordainketa udalaren izenean dagoen kontu korrontean, etxera bidalitako erreziboekin. Epea amaituta ordaindu ez dutenei, ehuneko 20ko errekarguarekin kobratuko zaie atzerapena.
Bestalde, Zazpi Iturri Pilota Klubak 50 urte beteko ditu aurten eta horregatik, gaurko festa berezia antolatu dute. Goizeko 11:00etatik aurrera herritarren arteko pilota partidak jokatuko dira frontoi zaharrean eta ondoren bazkaria izango dute Larrunarri frontoian. Egunean zehar trikitilariek alaituko dute giroa eta parte hartzaileentzako sorpresak ere egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Tres días de desfiles de Moda Norte en Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.