Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea

YARZA

Lizartzako Udalak 2019ko ibilgailuen zergaren errolda onartu du eta jendaurrean jarri du herritarrek aztertu ahal izateko. Ordainketa epea maiatzaren 5ean amaituko da, Donostia Kutxako Udalaren kontuan. Helbideratutakoak apirilaren 25ean kobratuko dira. Herritarrek hilabeteko epea dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik erreklamazioak aurkezteko.