Gau ibilaldi mitologikoak emango dio amaiera gaur III. Mitoaldiari

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOATAUN.

Hirugarrenez ekin diote Mitoaldiari Ataunen. Joan de asteburuan hasi, eta aste osoan hainbat ekitaldi antolatu dira herrian: hitzaldiak, ibilaldi gidatuak, ipuin kontaketak eta haurrentzako tailerrak egin dira, besteak beste.

Jaialdiari gaur emango zaio amaiera, VIII Gau Ibilaldi Mitologikoekin, 20:00etatik aurrera. Partehartzaileak garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien munduan sartuko dira Ataungo bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, eta euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango dituzte bide-lagun. Horretarako, garai bateko herri bidean zehar, oinez egingo dute, Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara. Ibilaldi harrigarria eta sorpresaz beterikoa izango dela adierazi dute antolatzaileek.

Sarrerak aurrez hartu behar dira www.jentilbaratza.eus atarian edo Ataungo ohiko lekuetan, plaza mugatuak izango dira eta.