Ibarra

Zabalik 'Oporretan euskaraz' udalekuetarako aurrematrikula

Izena emate epea irekita dago jada hurrengo asteazkenera arte

Amaia Núñez

IBARRA.

Jueves, 1 de febrero 2024, 20:35

Uda honetarako 'Oporretan euskaraz' udalekuak antolatuko ditu Ibarrako Udalak azken urteen antzera. Zerbitzu hoberena eskaini eta antolaketa lanak prestatzen hasteko helburuarekin, aurrematrikulazio epea ireki dute, parte hartuko duten ikasle kopuruaren aurreikuspena egin ahal izateko. Izena emate epea irekita dago jada hurrengo asteazkenera, otsailaren 7ra arte udalaren harrera zerbitzuan, Kultur Etxean edota udalaren web atarian dagoen galdetegia beteta.

Publicidad

Liburu berrien aurkezpena

Aurreko urteetan bezala, liburu tutorizatutako ikasleek liburu berrien aurkezpena egingo dute Kultur Etxean. LH4, 5 eta 6ko Tertulia Literarioko ikasleek, hainbat liburu irakurri, landu eta haien inguruko aipamenak egin dituzte. Lanaren aurkezpena datorren asteartean egingo da, otsailaren 6an, 18:00etan. Adin tarte ezberdinetara zuzenduta dauden liburuak izan dituzte esku artean gaztetxoek eta asteartean liburuak ezagutarazi eta hautaketak egiteko gomendioak jasotzeko aukera egongo da beraien eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad