Ibarra
Uzturpe ikastolako kanpo espazioaren egoera azaltzeko bilera biharA. NÚÑEZ
Ibarra.
Asteartea, 2 maiatza 2023, 21:10
Lehengo urtean Ibarran ospatu zen Kilometroak festaren helburuetako bat Uzturpe ikastolaren kanpo espazioaren berrikuntzarako diru-bilketa egitea zen. Jaialdia amaituta, jolas-gunearen berrikuntzara bideratu dituzte indarrak.
Horregatik, Udalak bilera antolatu du ikastolako kanpo espazioaren egoera eta aurreikusitako obraren nondik norakoak nola dauden adierazteko.
Bilera irekia da, bihar osteguna, hilaren 4an, arratsaldeko 18:30ean Uzturpe ikastolan egingo da, eta Ikastolako langile, familia, Ibarrako eragile eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango dute.
Bizi Nahi taberna irekita
Udalak egindako eraberritze lanen ondoren, San Inazio auzoan kokatuta dagoen Bizi Nahi jubilatuen elkarteko taberna irekita dago jada, herritar zein bisitarien zain.