Ibarra
Udalak bi autobus jarriko ditu Laubururen gaurko partidarakoA. N.
ibarra.
Astelehena, 30 urria 2023, 21:06
Gaur iluntzean Belabietan jokatu behar zen Errege Kopako partida Urnietako kiroldegian jokatuko da azken orduko ezustekoen ondorioz. Horrela, zaletuek Lauburu KE eta Wanapix AD 10 taldeen arteko partidua ikusteko aukera izan dezaten, Ibarrako Udalak bi autobus antolatu ditu. Doakoak izango dira, edukiera bete arte. 19:00etan aterako dira udal kiroldegitik eta, partidua amaitzean, itzuliko dira.
Kopako hirugarren sailkapen partidua da eta irabazten duen taldeak lehen mailako CD Xota izango du aurkari hurrengo fasean.