Ibarra
Mugikortasunaren aldeko bizikleta bira Ibarratik aterako da biharA. N.
ibarra.
Miércoles, 20 de septiembre 2023, 21:31
Asteklima ekimenaren barruan, Bizi-bira bizikleta martxa egingo da Ibarra eta Tolosa artean bihar, ostirala. Bi herrietako ikastetxe guztiak lortuko ditu ekimenak, ikasleen parte hartzearekin. Ibarrako San Bartolome plazatik aterako da 16:45ean eta Zumardi Handian amaituko da, 17:30ak aldera. Ibilbide guztia errepidetik egingo dute ikasleek.
Publicidad
Intujai teatro taldeak dinamizatuko du Bizi-bira. Zumardi Handian tailerrak eta ikuskizuna egongo dira, baita parte hartzaileentzako merienda ere. Euria egingo balu, bizikleta bira bertan behera geratuko da eta festa Tolosako Zerkausian egingo da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión