Borrar
Ikasleek parte-hartze zuzena izan dute aurtengo festan.
Ibarra prest dago Kilometroak jaiaren eredu berria abiatzeko
'Irribarra' | Gipuzkoako Ikastolen Festa

Ibarra prest dago Kilometroak jaiaren eredu berria abiatzeko

Ospakizun eguna ·

Uzturpe ikastolak antolatu du aurtengo festa eta bildutako dirua patioa eraldatzeko erabiliko du, jolastokiak «berritzeko premia du eta»

Macarena Tejada

San Sebastián

Viernes, 30 de septiembre 2022, 06:44

Dena prest dago Ibarran Kilometroak jaiaren eredu berria abian jartzeko. Pare bat urte daramatza Uzturpe Ikastolak aurtengo festa prestatzen –2020an jaso zuen lekukoa baina pandemia medio ezin izan zuten 2021ekoa antolatu–. Eta, azkenean, heldu da eguna. Igandean hartuko du Ibarrako herriak Gipuzkoako ikastolan aldeko festaren egunik handiena, eguraldi eguzkitsuarekin, gainera, iragarpenek diotenez.

Aitor Bengoa Ansa, Uzturpe ikastolako zuzendari berriak; Usue Sukia Zurutuza, zuzendari ohiak; eta Josu Ozaita Azpiroz, koordinatzaileak, lan «handia» egin dute jaialdia birpentsatzeko. Ikastolako ikasleen eta ibartarren laguntzarekin, denetariko ekitaldiak jarri dituzte abian urte osoan zehar, Kilometroak jaiaren eredu berri horri helduz, inor kanpoan geratu ez dadin.

Uzturpe ikastola eta Kilometroak jaiaren arteko harremana orain dela lau bat urte hasi zen. Izan ere, eskolan «obra batzuk egiten ari zirela, istripu bat egon zen. Horren ondorioz, eraikinaren erdia itxita egon zen eta ikasleak urte eta erdi egon ziren barrakoietan patioan», dio Bengoak. Momentu hartan «obrak ezin izan ziren bukatu», diru arazoak zirela eta. «Istripuaren eraginez epaiketa bat egon zen tartean eta ekonomikoki estu egon ginen». Orduan sortu zen Kilometroak antolatzeko ideia. Azkenean epaia ikastolaren aldekoa izan zen eta obrak amaitu ahal izan ziren, baina Kilometroaken proiektuak aurrera jarraitu zuen».

GUNEAK

  • Euskal musika ibilbidea

  • 10:45. Munduko Irribarrak Dantza ikuskizuna (herriko plaza).

  • 12:15. Batumore (plaza).

  • 14:00. Xiberoots (plaza).

  • 15:00. DJ Bull (Irribarra taberna).

  • 17:00. Go!azen (ikastola).

  • 18:00. Dupla (Emeterio Arrese).

  • Gastronomia

  • Arrain Parrila. Emeterio Arrese.

  • Pipar Ibilbidea. Emeterio Arrese.

  • Taloak. Azkue.

  • Kantu Bazkaria. Xepla Elkartea.

  • Herri Bazkaria. Kiroldegia.

  • Sormena

  • Harituz. Bertso tailerra (11:00 Azkue).

  • Numen. Dantza tailerra (13:00 Azkue eta 14:30 Emeterio Arrese).

  • Alurr dantza taldearen 'Itsas Lapurrak'. 14:30 Azkue.

  • Jolas eta jokoak

  • Haurren basoa. 12:00-16:30 Baso majikoa (Bihotz urdina).

  • Ekogune. Ikastola.

  • Txirrindularitza pista. Kiroldegia.

  • Elikagaien taupadak. Ikastola.

  • Elikadura tailerra. Uzturpe Ikastola.

  • Gune guztietan

  • Txoria txori. 12:00etan gune guztietan 'Txoria txori' abestia kantatuko da.

Istripu hori atzean utzi eta gero, Uzturpe ikastolak ilusio berri bat du orain: patioa eraldatzea. Eskolara egunero doazen 500 haurrek kanpoko eremuan gustura jolastea nahi dute. Jolastokian inolako eragozpenik gabe aurrera eta atzera ibiltzea. «Patioa aspaldikoa da eta oso egoera kaxkarrean dago, berri-tzeko premiarekin. Diseinu aldetik ere, egungo hezkuntza joerekin bat egiten duen patioa edukitzea gustatuko litzaiguke», azpimarratzen du zuzendariak.

Uzturpe Ibarrako ikastola bakarra da. «Jendeak garrantzia ematen dio nortasuna eta bizia ematen diolako herriari», azpimarratzen du Ozaitak. 2 urtetik 16 urtera arteko hezkuntza eskaintzen du. Hau da, DBH 4 arte. Besteak beste, horrek egin du «jendeak Kilometroak herriko ekimen bat bezala ikustea. Ibarra mapan azaltzen ari da». Gainera, eredu berriaren araberako Kilometroak auzolanean oinarritzen dira, parte-hartzaileagoak dira, eta hori ere agerian geratu da urtean zehar herrian antolatu dituzten ekitaldiekin.

Ekintza «mordoska»

Iazko urtearen amaieran ekitaldi dezente geratu ziren bertan behera pandemiaren eraginez eta hori dela-eta udaberrian «ekintza mordoska» gauzatu zituzten. Pintxo tertulia ikastolan nolako patioa nahi den jakiteko, kantujira, ikasle ohien bazkaria, mendiko orientazio proba herrikoekin, Lilatoia Ibarran, bost bertso afari... Denetariko ekitaldiak egin dira, beti ere ibartarrekin elkarlanea eta igandean ildo berari jarraituko diote.

Ezertan hasi aurretik, egitaraua prestatu baino lehen, Uzturpeko arduradunak ikasleekin bildu ziren haien asmo eta nahiak ezagutzeko. «Lanketa bat egin genuen. Galdetu zitzaien nola irudikatzen zuten Kilometroak-en urtea, zein ekintza egin nahi zituzten... Herriko plazan, herritarrekin antzeko zerbait egin genuen. Ideia mordoa atera ziren eta pista dezente eman zizkiguten Kilometroak urtea eta eguna antolatzeko».

Lan asko egin ostean, detaile guztiak jada itxita daude jada. «Aurreikuspenak onak dira, baina galdera asko sortzen zaizkigu oraindik. Horrelako Kilometroak bat ez da inoiz aurrera eraman», dio Bengoak. Lehen aldia da hau. «Orain arte urtero-urtero errepikatzen zen eskema bera. Bazituen bere gabeziak, indarguneak ere bai». Dena den, «eraldaketa prozesu bat jarri zen martxan» eta edizio berri honetan, 'Irribarra' leloarekin, ikusiko da zer nolako erantzuna lortzen duen. Ona, espero dute antolatzaileek. Ibartarrek, behintzat, dena emango dute hala izan dadin. «Aurtengoa izango da eredu berri hau 100% aplikatuko den urtea. Espero dugu Kilometroak ezberdin bat izatea eta horrek galderak sortzen ditu».

Gastronomiak du indarra

¿Ezberdintasun nagusienak? Batetik, urtea da garrantzitsua, ez urriaren lehenengo igandea bakarrik. «Egunari berari indarra kendu egiten zaio. Ez da jai masibo bat antolatzen eta urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatzen dira». Beste ezaugarrietako bat da «antolatzen duen herriak moldatzen duela jaia bere neurrira eta balioetara». Aurten, «Ibarran sortu den jai bat da. Agian beste urte batzuetan gauza batzuetarako balioko du baina beste batzuetarako ez. Nahiko moldakorra da. Gure kasuan, gure herriaren eta ikastolaren balioak txertatzeko aukera eman digu», Uzturpeko zuzendariaren hitzetan.

Ikastolaren berezitasunetako bat elikaduran datza, esaterako. Ibarrako barazkiak, eta ez bakarrik piperrak, ospetsuak dira eta horietaz baliatzen dira eskolan. Jangelarako sukaldari propioa dute eta bertan prestatzen dute otordua, bertako elikagaiekin, Uzturpen egunero bazkaltzen dute 150 bat ikaslerentzat. «Oso modu naturalean sortutako zerbait da eta oso gustura gaude», dio Ozaitak. Ikastolan ere baratzea dute nahiz eta barazki horiek eguneroko errutinan ez erabili. Jolastokian, dena den, barazkiak eta landareak hazteko lekua dute. Kilometroak jaian bildutako diruarekin patio berrian baratzea modernoago bat martxan jartzeko aukera izango dute. Eta orduan bai, haiek hazitako barazkiak eta fruituak dastatu ahal izango dituzte.

Gastronomia oso presente egongo da Kilometroak jai honetan. Hari eskainita egongo da festarako prestatu diren lau guneetako bat. Izan ere, lehen aldiz, ez da ibilbiderik egongo. «Jaia dinamikoagoa bilatzen da edizio honetan, non jendeak parte hartzeko aukera duen». Euskal musika ibilbidea (10:45-18:00); jolasak eta jokoak eta sormena izango dira beste hiru guneak.

10:00etan izango da hasiera ekitaldia ikastolan, baina momentu hunkigarriena 12:00etan iritsiko da. «Momentu horretan ekitaldi guztiak eten egingo dira eta gune guztietan dagoen jendeak eta langileek 'Txoriak txori' abestuko dugu. Bakoitza dagoen tokian», diote antolatzaileek. Zergatik abesti hori? «Ereserki moduko bat da eta mundu guztiak parte hartu dezake».

Publicidad

Premios Goya

La quiniela de los premios Goya 2025

Equipo de Pantallas, Oskar Belategui, Borja Crespo, Rosa Palo, Iker Cortés | Madrid, Boquerini, Carlos G. Fernández, Mikel Labastida y Leticia Aróstegui

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibarra prest dago Kilometroak jaiaren eredu berria abiatzeko