Ibarra
Giro ederra izan zuten Ibarra Kirol Elkartearen urteurren ospakizunetanBola eta tokalari ugarik hartu zuten parte antolatutako txapelketatan
Amaia Núñez
Ibarra.
Osteguna, 30 urria 2025, 20:28
59. urteurrena ospatu zuen Ibarra Kirol Elkarteak asteburuan. Bazkideentzako eta lagunentzako ekitaldia izan ziren. Larunbatean giro ederrean ospatu zuten festa elkarteko kideek. Goizeko kalejira eta trikipoteoaren ondoren, elkartean bazkaldu zuten elkarrekin.
Igandean berriz, Bola eta Toka Txapelketan antolatu zituzten. Eguraldi euritsuak eguna zaildu bazuen ere, bolari eta tokari ugari hurbildu ziren, bai eskualdetik, baita Gipuzkoako hainbat herrietatik. Partida estuak izan ziren eta diferentzia gutxigatik erabaki ziren podioak.
Tokan 22 parte-hartzaile izan ziren, horietatik 16 gizonezkoak. Bost jaurtiketa egin zituzten eta partaide bakoitzaren lau onenak izan zituzten kontuan. Tiraldiak amaitutakoan, gizonezkoetan Urretxuko Jose Antonio Calvok irabazi zuen, 12 tokerekin. Bigarren izan zen Tolosako Antonio Amondarain, 10 tokerekin; eta hirugarren Ibarrako Antxon Iglesias, 7rekin.
Emakumezkoetan, Donostiako Nekane Etxeberria izan zen garaile, 4 tokerekin, eta, berarekin berdinduta, bigarren geratu zen Hernaniko Rosa Santos. Hirugarren Belauntzako Izaro Etxegoien gaztea izan zen, 3 tokerekin.
Bola Txapelketan, berriz, 30 parte-hartzaile izan ziren, 23 gizon eta 7 emakume. Guztira sei jaurtiketa egin zituen bakoitzak eta bost hoberenak hartu zituzten kontuan. Bukaeran, gizonezkoetan Hernaniko Patxi Loreak izan zen irabazlea 27 birla botata. Berarekin berdinduta, bigarren geratu zen Ibarrako Ramon Iglesias; eta hirugarrn Zegaingo Juan Mari Apaolaza, 26 birlarekin. Emakumezkoetan, Belauntzako Izaro Etxegoienek irabazi zuen 20 birlarekin, bigarren Hernaniko Rosa Santos 19 birlarekin, eta hirugarren Zeraingo Garbiñe Alustiza, 17 birlarekin.
Ohi baino parte-hartzaile gutxiago izan baziren ere, giro ederra nagusitu zen urteurreneko bigarren ospakizun egunean. Antolakuntzak bertaratu ziren guztiei esker ona luzatu nahi die hurrengo urterako hitzordua egitearekin batera.