Ibarra
Egur taila lantegiko bigarren lauhilekorako matrikula zabalik da jadaA. N.
ibarra.
Asteartea, 6 otsaila 2024, 20:51
Lehenengo lauhilabetea amaitzear dagoenez, bigarren lauhilekorako matrikulazioa irekiko da egur tailako kultur lantegian. Izena emateko epea irekita dago jada eta datorren asteazkenean, otsailaren 14an, amaituko da. Ikastaroaren hiruhileko berria hurrengo egunean, hilak 15ean, hasiko da, ekainaren 13ra bitartean.
Lantegia astearte eta ostegunetan egiten da 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko udalaren web-gunean dagoen matrikula-orria bete beharko da.