Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Errezilgo sagastietatik egin zuten ibilbidea. ARGAZKIAK NUÑEZ
Herriz herri: Ibarbi Sagarra protagonista berriro Errezilen
Herriz herri

Ibarbi Sagarra protagonista berriro Errezilen

Igandeko azoka, sagarraren deribatuak zein artisautza lanak izan zire ikustagi eta salgai goiz guztian

AMAIA NÚÑEZ

Domingo, 4 de diciembre 2022, 21:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udazken-negu parteko fruitua da Ibarbi sagarra eta atzokoan berriro omendu zuten Errezilen herriaren izena zabaltzen lagundu duen sagarrari. Aste honetan fruitu hau izan da protagonista eta azokan ere produktu nagusia izan zen, bertatik ekoitzi daitezkeen sagarkiekin batera. Ibarbi Errezil Sagarraren Elkarteak antolatuta, herriko produktuak zein artisautza lanak izan ziren ikusgai eta salgai goiz guztian frontoian antolatu zen azokan, herriko erregina eta bere deribatuak nagusi izanik: muztioa, sagar-tartak, sagar-dultzea, konpota, marmelada, eta abar.

Herritar zein bisitariz bete zen pilotalekua ohikoa den moduan eta herriko sagarkiez gain, artisau eta elkarteek ere izan zuten bere txokoa: Aitzarte gazta, Balerdipeko erleak elkarteko eztia eta deribatuak, Biok sagarkiak, zeramika, Irure Txiki baserriko barazki, ogia eta fruituak, Errezilgo azokako sagarkiak, Basabe baserriko barazki eta fruituak, Lourdes Urrestarazuren lore lehorrak, Oliparak eskulanak, Urraki esnekiak Chernobilen lagunak elkarteko produktuak, joskintza lanak eta Jakoba Errekondoren baratzeko zaintzari buruzko egutegiak eta liburuak. Bertaratu zirenek ekoizleekin zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten.

Gainera, eguraldi ona lagun, Sagarraren Ibilbide gidatua egiteko aukera egon zen, Sagardoroute eta Ibarbi elkarteko kideen eskutik. Hernion lantzurdia bazen ere, eguzki izpiek ederki berotzen zuten eguzkitan eta sagarrondoen artetik herria eta bere produktu nagusiari buruz gehiago ezagutzera animatu zen taldetxo bat.

Honela, lehengo sagarrondo frankoen ondoan, gaur egun espalderan egiten ari diren landaketak ikusi ahal izan zituzten. Ibarbi sagarraz gain, beste mota batzuk ere landatu dira, nekazariek urteko garai ezberdinetan ekoizpena izan dezaten. Sagar guztiak jasota egon arren, sagastien artean osatu zuten ibilbidea, herriko historia ere gertutik ezagutuz. Izan ere, hiru kilometro pasatxoko ibilaldian bederatzi ermita ikus daitezke bide ertzean, baita sagar-etxe bat, antzina, sagarrak jasotzen zituztenean fresko eta denbora luzeagoan mantentzeko borda antzeko eraikinak. Ostiralean, sagarrondoak eta erlegintza izan zuten hizpide.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios