Borrar

Tolosa Goierri

Iaz jaiotako haurrei ongi-etorria egingo diete igande honetan

A. N.

orendain.

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:27

Azken urteetan egin ohi den bezala, iaz jaiotako haurrei ongi-etorri ekitaldia egingo dute igande honetan, hilak 16. Ekimenean, 2024an jaiotako haurren familiak 11:00etan elkartuko dira plazan herritarren ongi-etorria jasotzeko.

Ondoren, elkarrekin joango dira landaketa egingo den lursailera eta bertan haurren omenezko zuhaitz landaketa egingo dute.

'Irabazi arte' estreinaldia

'Irabazi arte!' telesailaren laugarren denboraldia estreinatuko da asteburu honetan eta Orendainen ere aurrez ikusteko aukera egongo da. Lehen atalaren emanaldia liburutegian egingo da, igandean, 17:30ean. Emanaldirako sarrera doakoa da eta LH1etik gorako haur eta gaztetxoak joan daitezke.

Gimnasioko batzarra

Urteko balantzea egiteko gimnasioko erabiltzaileekin batzarra egingo du Orendaingo Udalak datorren astean. Bilera liburutegian egingo da 17:30ean, hilaren 20an, ostegunarekin. Gimnasioko erabiltzaile guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iaz jaiotako haurrei ongi-etorria egingo diete igande honetan