Borrar

Tolosa Goierri

Ia 830.000 euroko aurrekontua izango du Udalak 2025an

Iazkoa baino %9 gehiago da eta Aldundiaren foru funtsaren bidez jasotako ekarpena ere ia bikoitza izango da

Amaia Núñez

ALKIZA.

Lunes, 6 de enero 2025, 20:03

Urteko azken ohiko udal batzarrean 2025erako udal aurrekontua onartu zuen Alkizako Udalak. 829.824 euroko aurrekontua kudeatuko du ekitaldi honetan eta horren inguruko xehetasunak azaltzeko herri ba-tzarra deitu du urtarrilaren 17rako, ostirala.

Iazko aurrekontuarekin alderatuta, aurtengoa %9 igoko da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren foro funtsaren bidez 1.100 biztanletik beherako herriek jasotzen duten partida ere ia bikoiztu egin zen eta 2024an baino 204.000 euro gehiago jasoko ditu. Hori horrela, partida honetako zati handi bat herritarrei eskaintzen zaien udal zerbitzua hobetzera bideratuko da eta, hortaz, udal-langileen taldea indartu egingo da. Alde batetik egungo langileen lan-jarduna luzatu egingo da eta, bestetik, lanpostu berriak ere sortuko dira, besteak beste, herri-langilearen laguntzailearen eta udal arkitekto teknikoaren lanpostuak sortzea aurreikusi du Udalak.

Era berean, urtean zehar herrian antolatzen diren ekintza eta jarduerak egiteko partidak ere aurrekontu igoera izango du. Nerabeen aisia-beharrei begira 'Gureplaza txo!' programa garatzeko udalaren diru-laguntza % 54 igoko da; herriko festa nagusietarako aurrekontua %28 handituko da; genero-berdintasuna lan-tzeko Berdinbidean programaren aurrekontua bikoiztu egin du eta kultura-jarduerak egiteko eta sustatzeko aurrekontua 8 bider handitu du.

Inbertsioen atalak berriz %25eko jaitsiera izango du. Izan ere, azken urteetan proiektu ikurra izan den Erretore-etxeko eraberritze lanak bideratuta daude jada eta diru-kopuru gutxiago beharko du Udalak horretarako. Horrela, 2025erako aurreikusitako inbertsioen artean lursailak erostea, udal bulegoetan hobekuntzak egitea, herri bideak konpontzea eta Hernio-Gazume KBE hainbat interbentzio egitea daudela aurreratu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ia 830.000 euroko aurrekontua izango du Udalak 2025an