Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Hostotsa abesbatzaren urteroko kontzertua, ostiralean elizan

Amaia Núñez

lizartza.

Miércoles, 11 de junio 2025, 21:05

Hostotsa abesbatzak urtero bezala kontzertua eskainiko du ostiralean, hilaren 13an. Emanaldia Lizartzako elizan izango da, 19:30ean, J. M. Esnaola 'Xoane'-ren zuzendaritzapean eta Lizartzako Udalaren eta parrokiaren laguntzarekin.

Udako ekintzak

Aurten ere gaztetxoentzako udako ekintzak antolatu ditu Lizartzako Udalak uztailerako, 2008 eta 2013 urteen artean jaiotakoei zuzenduta. Parte hartu nahi dutenentzako izena ematea irekita dago Udaletxean dagoeneko.

Uztailaren 4an, hilabete amaierako egonaldia antolatuko dute, hilaren 11n arratsaldean surf ikastaroa egiteko aukera izango dute, 20 euroko prezioarekin, eta hilaren 18an, iluntzean, egonaldia eta afari-merienda antolatu dute. Egonaldia uztailaren 25etik 30era izango da, Ezkabako kanpinean egingo dute, eta Vianako igerilekura irteera egingo dute azkeneko egunean. Egonaldiak 80 euroko prezioa izango du, igerilelua barne, eta igerilekura bakarrik joan nahi dutenentzako 15 euro.

Gaztetxoek ekintza guztietan edo solteetan eman dezakete izena, ekainaren 24era bitartean. Anai-arreben kasuan, berriz, bigarren senideak % 20-eko deskontua izango du. Dena den, plangintza honetan aldaketak egon daitezke, eta Udalak aldez aurretik jakinaraziko die izena ematen dutenei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hostotsa abesbatzaren urteroko kontzertua, ostiralean elizan