Hiru haurrek egin dute lehenengo jaurnartzea

Naxara, Markel eta Uxue, herriko apaiz On Ramonekin. /  DV
Naxara, Markel eta Uxue, herriko apaiz On Ramonekin. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORMAIZTEGI.

Igandean, Ander Deunaren parrokian, lehenengo jaunartze ospakizuna izan zen. Eguerdiko 12:30etan eman zitzaion elizkizunari hasera. Aurtengoan, hiru haur izan ziren herriko altarean beraien lehenengo jaunartze ospakizuna bizitzeko. Markel Irastorza Izagirre, Uxue Leturia Esnaola eta Naxara Suarez Etxeberria izan dira aurtengoan lehenengo jaunartzea egin dutenak. Igandekoa egun berezia izan zuten haurrek, beraien senitarteko, hezitzaile eta lagunez inguratuta.

Estereotipoak hausten

Gaur asteartea, 'Estereotipoak hausten' bigarren hitzaldia izango da. 18:00etan hasiko da Gizarte Etxean, Irizar-ek antolatua delarik. Ondoren,19:30etatik aurrera, herri enparantzako karpan ardo dastaketa gidatua burutuko da. Txartelak 5 eruroren truke eskura daitezke, herriko liburutegian, plaza mugatuak daudelarik.

Ipuin kontaketa, bihar

Bihar, asteazkena, ipuin kontaketa saioa izango da herriko liburutegian. Lau urtetik 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Txori txikia eta krokodriloa ipuin kontaketa egingo da, 17:00etatik 18:00etarabitarteko ordutegian gauzatuko delarik.