Hilerrirako bidean espaloia egin du Udalak

Hilerrirako bidean espaloia egin du Udalak

NÚÑEZ ADUNA.

Udalak udaletxe atzeko biribilgunetik Zubitxiki industria gunera doan errepidean hilerriraino espaloia egin du. Azken urteetako proiektua izan da bide hori, izan ere, herritar ugarik eskatutako lana zen, hilerrira zihoazenek bidea errepidetik egin behar zutelako.

Aldi berean, hilerri sarrerako plazatxoa ere egokitu da galtzada-harri berdinekin. Iturria eta bertan zeuden gurutzeak mantendu egin dira. Gainera, hilerriko aurrealdea garbitu egin da eta beheko aldean dagoen murrua eta hilerriko txabola hormigoi inprimatuarekin jarri dira.

Edukiontzi-guneak egokitu

Espaloiarekin batera, edukion- tzien guneak txukundu ditu udalak. Orain arte lehen zeuden lur-azpiko sistemako plataformaren gainean zeuden. Kamioientzako zailtasunak sortzen zituen horrek, herritarrek zaborra botatzeko errepidera irten beharra ere kasu ba-tzuetan, eta hori ekiditeko lau guneak berritu egin dira. Edukion- tzientzako plataformak egin dira kamioiek erraz jaso ditzaten eta atzeko aldean espaloia egin da herritarrak edukiontzietara erraztasunez iristeko.

Bai hilerrirako espaloia zein edukiontzien egokitzapenerako urbanizatze lanak esleipen eta proiektu berean gauzatu dira. Guztira 200.000 euro inguruko aurrekontua izan dute, Eusko Jaurlaritzak ehuneko 60ean diruz lagundu duena Erein programari esker.