Hilaren 15a, uraren erreziboa ordaintzeko azken eguna

A.G. BALIARRAIN.

Gipuzkoako Urakek ekainaren 30eko datarekin bidaliko dizkie Baliarraingo bezeroei aurtengo bigarren hiruhilekoko zaborra, ura, arazketa eta finantzaketa planeko erreziboak, eta uztailaren 15era(igandea) arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko. Erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, ohiko bideak eskura dituzte bezeroek:902302222 eta 943318602 telefono zenbakiak eta www.gipuzkoakour.com atari digitala. Gipuzkoako Uraken bulegoaetan ere egin daitezke erraklamazioak. Tolosako kasuan, Rondilla kaleko 42an dago bulegoa, Azpeitian Erdi Kale, 18 eta Beasainen Kale Nagusia 2 (Bideluze enparantzatik).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos