Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Hilaren 27tik azaroaren 25era jokatuko da Hernandorena bertso-sariketa

I. ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Miércoles, 18 de octubre 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo ekitaldian, hiru kanporaketa eta finala jokatuko dira, eta guztira 18 bertsolarik hartuko dute parte. Azken urteetan egun bateko sariketa izan den arren, hasiera batean ospatzen zen eredura itzuliko dira aurten. Lehenengo kanporaketa hilaren 27an izango da, Donibane Garaziko gaztetxean, gaueko 21:00etan, eta bertan jardungo dute Peru Abarrategik, Aratz Igarzabalek, Maider Arregik, Koldo Geruzagak, Aitor Bizkarrak eta Sarai Roblesek.

Bigarren kanporaketa azaroaren 3an jokatuko da, Atharra-tzeko Prefosta elkartean, gaueko 21:00etan. Honako bertsolari hauek neurtuko dira: Kerman Diaz, Maialen Akizu, Asier Rubio, Nahia Sasco, Maddi Sarasua eta Unai Mendiburu.

Hirugarren kanporaketa, berriz, Itsasuko Goxoki gaztetxean jokatuko da, azaroaren 17an, 21:00etan. Bertan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek izango dira: Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi eta Asier Galarza.

Kanporaketa horietatik irabazle ateratzen direnak Baionako Zizpa gaztetxean bilduko dira, azaroaren 25ean jokatuko den final handian. Gaueko 21:00etan jokatuko da finala, aurreko saio guztiak bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios