Borrar

Tolosa Goierri

'HIKA Poteoa' eta bertso afaria aurretik Euskaraldiaz gozatzeko

J. Z.

ormaiztegi.

Jueves, 15 de mayo 2025, 20:43

Euskaraldiaren edizio berriari hasiera emanzioten atzo arratsaldean herrian, egitarau koloretsu eta parte-hartzailea tarteko.

Gaur berriz, 'HIKA poteoa' egingo da. 18:30etik aurrera, Udaletxe aurrean Euskaraldiako materialaren salmenta eta izen-ematea egongo dira, eta 19:15ean poteoa hasiko da, Ormaiztegiko hitanoan oinarrituta. Parte-hartzaileei abestien eskuorriak banatuko zaizkie, tokiko hizkeraren erabilera bultzatzeko.

Euskaraldiaren amaiera giro goxo eta umoretsuan ospatuko da maiatzaren 23an bertso afariarekin. Baso-Txulo elkartean izango da afaria 21:00etan, baina aurretik, 19:30ean, bertso poteoa egingo da Pio-Txistu tabernetan. Afariak 20 euroko prezioa izango du eta izen-ematea Ormaiztegi APParen bidez egin daiteke maiatzaren 18ra arte. Bertso saioan Aratz Igartzabal 'Potto' eta Eneko Araiztegi 'Korta' ariko dira. Menua tradizionala eta oparoa izango da: baratxuri zopa, solomoa tomate eta piperrekin, arroz esnea eta, jakina, kafea, pastak eta pattarra.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'HIKA Poteoa' eta bertso afaria aurretik Euskaraldiaz gozatzeko