Herritarren omenaldia jasoko du bihar Iraitz Arrospidek

Arrospide, korrika. / DV
Arrospide, korrika. / DV

18:30ean haur krosa korrituko da eta 19:00etan egingo zaio gorazarre kirolariari Errebote plazan

IMANOL ARRATIBELAMASA-VILLABONA.

Iraitz Arrospide korrikalari billabonatarrak lasterketa irabazi eta munduko txapeldun izatea lortu zuen Errumaniako Brasov hirian izandako 50 kilometroko munduko txapelketan. Zalantzarik gabe lorpen handia izan da Amasa-Villabonako herriarentzat eta gure kirolarentzat. Ez da ohikoa gure herrikide bat munduko txapelduna izatea eta amasa-billabonatarrak harro gaude gure artean horrelako maila duen kirolari bat izateaz. Bestalde, azpimarratu nahi dugu gaur egun Inglaterran bizi den arren, Iraitzek publikoki beti erakutsi duen billabonatar izatearen nortasuna. Guzti honegatik, Amasa-Villabonako Udalak Iraitz Arrospideri omenaldi bat antolatzea erabaki du.

Udalak ez du omenaldi hau ekitaldi instituzional soil bat egitera mugatu nahi izan eta gure herrian atletismoaren bueltan lanean aritu diren elkarte eta pertsonekin batera antolatu nahi izan du ekimena. Horregatik, omenaldi honetan herriko korrikalariak eta gurean urtero egiten diren kros eta lasterketak antolatzen aritzen diren elkarte eta herritarrek parte hartuko dute, Iraitzekin batera beraiek izango direlarik protagonista nagusiak.

Omenaldia 18:30ean hasiko da haur krosarekin. 12 urtetik beharako neska mutilek parte hartu ahal izango dute eta 18:00etan zabalduko da izena emateko epea. Krosa Errebote plazatik hasiko da eta plaza bertan amaituko da kale nagusitik ibilbide labur bat egin ondoren. Amaieran zozketa bat egingo da eta Iraitz Arrospidek sinatutako kamisetak izango dira sariak. 19:00etan hasiko da omenaldi ekitaldia errebote plazan. Amasa-Villabonako udaletik, omenaldi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete amasa-billabonatar guztiei.

Ziklometroak

Igandean iaz martxan jarritako Ziklometroak probaren bigarren edizioa izango da. Gipuzkoako ikastolek herrialdeari bira emango diote erreleboka. Kilometroak 2019 ospatzeko hilabete eskas falta den honetan, ikastolak bizikletaz lotu nahi dira. Hitzordua Zubimusu Ikastolan 15:00etan izango da. Partaideak Villabona eta Andoain arteko ibilbidea egingo dute. 15:00etan abiatu Zubimusutik eta Andoaingo Aita Larramendi ikastolara joango dira. Bost kilometroko ibilbidea da.

Aurtengo Kilometroak-ek duen leloa, Ikastolen artean «ni, hi hura, ikastola mundura!» zabaldu nahi da ekimenarekin.

Monitor de tiempo libre

El próximo lunes, día 16, se hará una reunión informativa para los jóvenes que deseen obtener el título de monitor o monitora de tiempo libre, de la mano de la escuela Aisiola de la Federación de Ikastolas. Será a las 16:00 horas en el comedor del edificio Txermin de Zubimusu Ikastola. Para inscribirse en el curso no hace falta ser socia o socio de la ikastola. Es una iniciativa abierta a todos los jóvenes interesados. El curso tiene una duración de 150 horas teóricas y otras 160 horas prácticas.

Aunque las fechas del curso están sin cerrar, Aisiola ofrece la posibilidad de hacer el curso durante un único curso escolar para los jóvenes de 2º bachillerato y en dos cursos para el alumnado de primero de bachillerato. Las horas teóricas se impartirán en Zubimusu Ikastola y las prácticas se realizarán en las colonias de verano que organiza la Federación de Ikastolas. Aisiola ofrece también la posibilidad de hacer un curso para obtener el título de director de actividades de tiempo libre.