Herriko tabernaren ustiaketa lehiaketa publikora aterako du Udalak

Herriko Tabernaren ustiaketa lehiaketara atera du udalak. /  YARZA
Herriko Tabernaren ustiaketa lehiaketara atera du udalak. / YARZA

Bost urterako izango da eta proposamenak egiteko epea urriaren 28an amaituko da

YARZABELAUNTZA.

Belauntzako Udalak datozen bost urteetarako Herriko Tabernaren ustiaketa lehiaketa publikoan esleituko du. Taberna eta jatetxeaz gain, terraza, txikiparkea eta biltegia ere baditu. Esleidunak bere materiala eramateaz gain, Herriko Tabernan dauden materialak bere esku utziko ditu udalak.

Era berean, eskualdeko 'Jan Tolosaldea' proiektua bete beharko du. Horretarako, bertako eta garaiko produktuak zerbitzatu beharko dira tabernan eta jatetxean, gutxienez ehuneko hogeia izan beharko direlarik.

Hileroko gutxieneko kanona 200 eurokoa izango da, BEZ-a gehitu gabe, eta interesatuek prezio hori hobetu ahal izango dute aurkeztu beharreko eskaintzatan. Kanona urtero berrituko da KPIaren urteko aldaketa kontutan hartuta. Herriko Tabernaren esleipena erabakitzeko kontutan izango dira bai egindako eskaintza ekonomikoa, baita interesatuen esperientzia ere.

Proposamenak egiteko epea urriaren 28an amaituko da.