Herriko plaza, baserriko bizimoduaren erakusleiho

Herriko plaza, baserriko bizimoduaren erakusleiho

LAZKAO

Aurten zortzigarrenez baserritarrek Lazkaoko plaza hartu zuten euren bizimodu eta ogibidearen erakusleiho bihurtuz. Basherri Egunean, euren produktuak salgai jartzearekin batera, animaliak ere jaitsi zituzten kaletarrek gertutik ikus zitzaten: behiak, astoak, zaldiak, ardiak, antzarak... Horrez gain, Enpaundi baserrikoek zumezko otarrak nola egiten diren ere erakutsi zuten.