Ataun
Herriko odol-emaileei aitortza egin dieteZilarrezko dominak eta Odol Emaile Handiaren oroigarria banatu dituzte ekitaldian
Herriko bost odol-emailek aitortza jaso dute urteetan zehar egindako ekarpenengatik. Irati Arratibel, Jaione Urkiola, Eider Goikoetxea eta Ainara Gorostizu zilarrezko dominaz saritu dituzte, bakoitzak 25 odol-emate egin dituelako. Joxe Begiristainek, berriz, Odol Emaile Handiaren oroigarria jaso du, bere 75 odol-emateengatik. Ekitaldia atzo egin zen udaletxean, eta sarituak Odol-emaileen elkarteko Jose Luis Gorostizurekin agertu ziren argazkian.
Bestalde, odola emateko hurrengo aukera datorren ostegunean izango da, ohi bezala, Joxemiel Barandiaran eskolan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.