Borrar

Herriko landa eta baso lurren azterketa egingo du Udalak

NÚÑEZ

ANOETA.

Viernes, 27 de octubre 2017, 00:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Anoetako Udalak Tolomendi Landa Garapen elkartearekin batera herriko landa eta baso lurren azterketa jarri du abian. Oraingoz herriko baserritar, lurjabe eta lurren erabiltzaileekin hitz egin du udalak proiektua aurkezteko. Datorren hilabeteetan banakako elkarrizketak egingo dituzte guztiekin, nekazari eta abeltzain bakoitzaren egoera ezagutzeko, baita sektoreaz duten iritzia eta proposamenak biltzeko ere.

Behin elkarrizketak eginda, parte hartze prozesu irekia abiaraziko da herritar guztientzat. Ordezkariek adierazi dutenez, «helburua baso ingurunearen egoeraz hausnartzea da, aurrera begirako pausuak adostu ahal izateko. Herritar guztiek dute zeresana, besteak beste, bertako elikagaien kontsumitzaile gisa edota natur ingurunearen onuradun gisa. Beraz, guztiei dei egiten diegu datozen hilabeteetan izango ditugun bilguneetan parte har dezazuen».

1954ko kintoen bazkaria

Anoetako 1954an jaiotakoek bazkaria egingo dute azaroaren 25ean Benta Aldea Bodegoian. Bazkarira joan nahi dutenek hurrengo telefonoetara deituta izena eman dezakete: 638606291 (Manu) edo 634422432 (Anton).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios