Tolosa Goierri
Herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkarien bilera bihar arratsaldean Karreanen
Secciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkarien bilera bihar arratsaldean KarreanenJ. ZABALA
ZALDIBIA.
Lunes, 3 de marzo 2025, 20:22
Urtero bezala, Udalak herriko kultur eta kirol elkarteetako ordezkariekin bilera egingo du, eta aurtengo hitzordua bihar izango da. Batzarra 18:00etan egingo dute Karreane Kultur Etxeko ganbaran, eta bertan hainbat gai jorratuko dira.
Bileraren helburua da 2024. urteko balorazioa egitea eta aurtengorako aurreikusitako egitasmoak aztertzea; halaber, herriko eta auzoetako festa egutegia osatzea izango da mahai gaineko beste puntu garrantzitsu bat. Kultur eta kirol elkarteek datorren urterako dituzten asmoak aurkezteko aukera izango dute, eta, horretarako, ordezkari bakoitzak taldearen proposamenak eta ideaiak ekartzea gomendatu du Udalak.
Horrez gainera, bileran kultur eta kirol taldeen urteko dirulaguntza deialdiaren xehetasunak azalduko dira, eta bertaratzen direnek beste edozein gai proposatzeko aukera izango dute. Udalak azpimarratu duenez, garrantzitsua da herriko eragileekin harreman zuzena eta estua izatea, eta bilera funtsezkoa da kultur eta kirol jarduera bateratu eta koordinatua sustatzeko.
Elkarteetako ordezkariek hitzordua gogoan hartzeko deia egin du Udalak, guztien artean aurtengo agenda osatzeko aukera baliatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.