Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Herriko jaietako egitarauerako kartel lehiaketa antolatu da

A. N.

aduna.

Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:28

Herriko Jai Batzorteak aurtengo Andra Mari jaietarako egitarauerako kartel lehiaketa antolatu du. Parte har- tzea herritarrentzako bakarrik izango da eta adinaren araberako bi maila ezarri dituzte.

Maila bakoitzarentzat gai bat aukeratu dute: hamasei urtetik beherakoek gaia librea edukiko dute eta 16 urtetik gorakoek Axeri dantzaren 50. urteurrenean oinarritu beharko dute kartelerako diseinua.

Aurkeztutako lanak originalak izan beharko dute. Edozein teknika erabili ahal izango da irudiak sortzeko, baina A4 formatuan (21x29,7 cm) izan beharko dute. Gainera, kartelek 'Adunako Jaiak 2025' eta 'Ez beti da EZ' testuak jaso beharko dituzte.

Lanak Udaletxeko bulegoetan edo udal liburutegian aurkeztu beharko dira. Aurkezterakoan egilearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia adierazi behar da. Herritar bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake.

Lehiaketa honetako epai-mahaia Adunako Jai Batzordeak osatuko du eta bi sari banatuko dira, adin maila bakoitzeko bat. Lanak aurkezteko epea ekainaren 6ra, ostirala, bitartean egongo da irekita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko jaietako egitarauerako kartel lehiaketa antolatu da