Ia urtebete daramate martxan Ostatuko panelek; orain frontoiaren txanda izan da. YARZA

Herriko energia-autokontsumorako beste pauso bat eman du Udalak

Frontoiko teilatuan eguzki-panelak jarri dira herritarren kontsumoaren erdia produzitzeko asmoz

YARZA

OREXA.

Viernes, 20 de noviembre 2020, 00:17

Urte hasieran Ostatuaren autokontsumo energetikoa ziurtatu zuen Orexako Udalak eraikineko teilatuan jarritako eguzki-panelen bidez. Orain, herri mailako autokontsumorako bidean, frontoiko teilatuan jarri dira panelak. 68 kWp-ko instalazioaren bidez herriko 42 hornidura-puntuk jasoko dute energia elektrikoa. «Egin dugu instalazio handiago bat, frontoiko estalkian dagoena, eta hori aprobetxatuko dute kontsumo komunitario bitartez herriko negozio eta herritar guztiek», azaldu du Eneko Maioz alkateak.

Publicidad

Izan ere, ia urtebete daramate martxan Ostaturako jarritako panelek eta emaitzarekin «oso kontentu gaude» dio. Proiektu horretan lortutako emaitzekin, «ikusi dugu aurrezpen dezente bat eta erabaki genuen bazela beste buelta bat emateko aukera bat», herri mailako subiranotasun energetikoa lortzeko bidean jarraitzera bultzatzen dituena.

Frontoiko teilatuan dauden eguzki-panel berriekin herritarren kontsumoaren erdia produzituko dutela aurreikusten dute. Momentuz sortzen den energia guztia sarera bideratzen da eta zuzenean kontsumitzen ez dena galdu egingo da. Oraingoz sorkuntzari eman diote lehentasuna, «ahalik eta gehiena sortzeari, eta beste fase batean izan beharko du sorkuntza hori ahal den hoberen nola aprobetxatu, bateriak jarri behar ditugun...», argitzen du.

Hori dela eta, herriko kaleko argiteriak ez du sortu berri den sarea erabiltzen, «gauez erabili nahi baduzu nonbait almazenatu behar dugu». Hala ere, etorki-zunean bateriak jartzea ez dute baztertzen, soberan dagoen energia gorde eta, besteak beste, argiteria publikoak gauez aprobetxatu ahal izateko.

Energia gehiago sortze aldera, eguzki-panel gehiagorentzako kokapena bilatzen ari dira. «Orain ari gara azterketak egiten hurrengo fasean plaka gehiago jartzeko, eta non. Bat bukatzerako ari gara pentsatzen hurrengoa non izango litzatekeen. Ari gara pentsatzen kooperatiban bertan izan litekeela, pixka bat aprobetxatzeko teilatua». Helburua Orexako enpresa eta herritarrek behar duten energia guztia herrian sortzea dute, «goaz %100 hori sortzera eta gero egin behar-ko dugun ariketa da sortzen dugun hori ahal den hoberen aprobetxatzea, bateriak jarriz edo».

Publicidad

Proiektua Goiner kooperatibak diseinatu eta koordinatu du, 65.000 euro inguruko aurrekontuarekin. Hala ere, Udalak efizien-tzia energetikoaren inguruko diru-laguntzak ere jasotzea espero du. «Inbertsio handiak dira, baina egia da diru-laguntzei esker oso txukun ateratzen dela».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad