Herriko begiraleak kontratatuko dira udal ludotekarako

NÚÑEZ IKAZTEGIETA.

Ikaztegietako Udalak ludoteka zerbitzua eman nahi du ekaineko azken astean eta uztailean. Hori dela eta, bertan gazteen begirale gisa lan egiteko aukera luzatu nahi die herritarrei. Lan eskaintzan izena emateko derrigorrezkoa izango da euskara jakitea, 18 urte beteak izatea edo aurten betetzea, eta haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edota aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea.

Interesatuek Udaletxean izena eman beharko dute apirilaren amaiera baino lehen.