Borrar
Eskola garaiko ikasle, andereino eta maisuen argazki ugari berreskuratu dituzte. A. U.
Herriko argazkien erakusketa ikusgai dago kultur etxeko sarreran

Amezketa

Herriko argazkien erakusketa ikusgai dago kultur etxeko sarreran

'Eskolaumeak' eta 'familia ugariak' hartu dituzte ardatz bigarren erakusketa honetarako

Amaia Núñez

Amezketa

Jueves, 10 de abril 2025, 20:06

Herriko argazki zaharrekin bigarren erakusketa dagoeneko ikusgai dago Pernando Amezketarra Kultur Etxeko sarreran. Duela hilabete batzuk, egin zen estreinaldia, erlijiotasuna gaitzat hartuta, eta oraingo honetan, eskolaumeak eta familia hartu dituzte ardatz irudien aukeraketa egiterakoan.

Erakusketa atzo ireki zen eta datozen asteetan egongo da ikusgai. «Gure ustez, esanahi handiko bi gai hautatu ditugu», adierazi dute talde eragileko kideek.

Argazkiekin batera bestegarai batera bidaiatzeko aukera izango dute ikusleek.

Izan ere, familia ugariak ziren garai hartako gehienak eta eskolak ere ia auzo bakoitzean zeuden, hainbeste haurrei heziketa emateko.

Argazki bakoitzean, bertan agertzen den familia edota pertsonen izenak osatzen saiatu dira. Lan honetan, erakusketa bisitatuko duten ikusleen laguntza ere eskertuko dute, akatsak zuzendu eta falta direnak osatzeko.

Bilduma zabala

Herritar talde bat hasi zen argazki zaharrak biltzen. Pixkanaka, bizilagunek utzitako irudiekin bilduma osatzen joan ziren eta, urtebeteko lanaren ondoren, pasa den abenduan antolatu zuten lehenengo erakusketa, irudi horiek gordetzen duten ondarea elkarbanatzeko asmotan. Lehen erakusketa hartan erlijiotasunak Amezketan izan zuen garrantzia jarri nahi izan zuten begi-bistan.

Gai zabal hori erakusteko, ejer-tzizio espiritualak eta jaunartzeak erakusten zituzten argazkiak aukeratu zituzten. «Helburua zen denok argazkiak ikustea, gozatzea aspaldiko senide eta herritarrak aurrean ikustean eta denon artean izenak osatzea, aspaldikoak izatean ez baita guretzat hain erraza. Horiek goiko solairuan jarriko ditugu», azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko argazkien erakusketa ikusgai dago kultur etxeko sarreran