Herri-kirol erakustaldiarekin ospatu zuten Santa Marina eguna

Gogoz saiatu ziren bi taldeetako parte hartzaileak. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Gogoz saiatu ziren bi taldeetako parte hartzaileak. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

NÚÑEZALBIZTUR.

Albizturko Argisaingo Santa Marina auzoan jaiegun berezia egin zen igandean santuaren eguna ospatzeko. Goizean meza eskaini zen elizan, eta ondoren herriko jubilatuek bazkaria izan zuten Segore Etxe Berri jatetxean. Ederki pasa zuten.

Arratsaldean, berriz, Albizturko eta Bidaniko gazteek herri-kirol erakustaldia eskaini zuten. Ergometroan, trontzan, kixkiak biltzen, koxkolak biltzen, ingudea altxatzen eta korrika aritu ziren gazteak. Prestatutako zirkuituari lau itzuli eman zizkioten, eta proba guztia pare-parean egin ondoren, Bidanikoak izan ziren garaile. Ohitura den bezala, amaieran soka-tira izan zen bi taldeen artean, eta oraingoan ere, Bidanikoak irabazi zituzten bi tiraldiak. Arandia anaiekin erromeriak eman zion amaiera egunari.