Herri-kirol erakustaldi arrakastatsua

Aimar Irigoienek lortu zituen jasoaldi gehien Alkizan./
Aimar Irigoienek lortu zituen jasoaldi gehien Alkizan.

NÚÑEZALKIZA.

Lau eguneko jai egitarauaren ondoren, pelota partiduekin eta bertsolarien emanaldiarekin amaitu zituzten jaiak Alkizan igandean. Goizean herriko haurrek elkarren arteko pelota partiduak jokatu zituzten frontoian, eta bazkalondoren, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariak aritu ziren, Amaia Agirre gai-jartzailearen galderei erantzunez.

Bestalde, urtero bezala profesionalen herri-kirol jaialdia antolatu zen larunbat gauean. Aimar Irigoien eta Hodei Iruretagoiena 'Izeta V' eta Jakes Iruretagoiena, Hodeien semea, izan ziren harri-jasotzen, eta aizkoran bikoteka, Iker Vicente eta Ruben Saralegi, Xabier Orbegozo 'Arria V' eta Mikel Larrañaga, eta Aitzol Atutxa eta Eneko Otaño.

Kirolaz gain, sagardo eta txakolin dastaketak egin ziren plazan. Sagardo dastaketan, bertaratuek sagardoa eta pintxoak dastatzen zituzten bitartean, lau herritarrek osatutako epaimahaiak sagardo bakoitza baloratu zuen kata ezkutuarekin.