Herriarteko Txapelketaren 1. jardunaldia, gaur

NÚÑEZ

Aurten berriro ere Adunak ordezkaritza izango du Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan. Gaur arratsaldean jokatuko dute lehen jardunaldia Adunako frontoian, Bergararen aurka, 20:00etatik aurrera. Kadete mailan Andoni Olasagasti eta Iker Aburuza arituko dira, jubeniletan Oier Irazu eta Yurgi Mugika, eta seniorretan Aitor Zabala eta Jon Irazu.