Herriarteko Pilota Txapelketaren itzulera partidak, gaur

BELEN PARRA

Joan den astean Herriarteko Pilota Txapelketa hasi zen eta Olaberriak Donostiaren aurka jokatu zuen pala motzez eta larruzko paletaz. Olaberriko taldeak bi partidak kontrolatu zituen, gehienean aurretik ibiliz eta azkenik garaipenak lortuaz. Aurten txapelketan paletaz Berasategik-Garridok jokatuko dute eta motzez Arrietak-Olaranek. Gaur, arratsaldeko 6etan Olaberrian jokatuko dituzte itzulerako partidak. Pilotarien helburuak lana borobildu eta finalaurrerako sailkapena lortzea izango da.