Herriarteko eskuzko txapelketan, gaur Andoainen aurka Behar Zanan

I. A. AMASA-VILLABONA.

Urte asko eta gero, Amasa Villabona Gipuzkoako Herri arteko txapelketan parte hartuko du eskuzko modalitatean. Andoainen aurkako lehen kanporaketako joaneko partida gaur jokatuko da Villabonako Behar Zana pilotalekuan 19:15ean hasita. Amasa Villabona ordezkatuz, kadetetan Eñaut eta Oier Aranburu anaiek jokatuko dute. Jubeniletan, Koldo Jauregi eta Aimar Iraolak jokatuko dute eta nagusi mailan, berriz, Eneko Maiz eta Mikel Otañok. Bestetik, larunbatean, Maizek Gipuzkoa ordezkatuz Federazioen arteko GRABNI txapelketako finala jokatu du Gipuzkoa ordezkatuz. Finala trinketean banaka nagusi mailan Hendaian jokatuko da arratsaldeko 15:00etan hasiko den jaialdian. Aurkaria Aspuru izango du. Bizkaiko pilotariaren aurka ligaxkan Maizek 40-39 irabazi zion, beraz final estua espero da.