Borrar

Tolosa Goierri

Herrian martxan zeuden lanen amaiera atzeratu du eguraldiak

Larrondoko basoetako bideen eta Zumadi eskolako futbol-zelaiaren konponketa lanak etenda daude eguraldi hobearen zain

Amaia Núñez

AMEZKETA.

Viernes, 7 de febrero 2025, 19:38

Azken hilabeteetako euriteek herrian egiten ari ziren hainbat lanen gelditzea eragin du. Udalak atzerapen hauen inguruko azalpenak eman ditu, herritarrek jakinaren gainean egon daitezen. Bi lan dira bereziki amaitzeko arazoak dituztenak, Larrondoko bidearen konponketa eta Zumadi eskolako futbol-zelaiaren eraberritzea.

Larrondon, baso publiko baten erauzketaren ondoren, bertako egurra atera duen enpresa bidea konpontzeko lanekin hasi zen duela hilabete batzuk, Udalaren ikuskapenarekin. Oinarrizko konponketak eta ur-bideratzeak egin baziren ere, material berria botatzerakoan «emaitza ez da ona izan lokatzaren ondorioz», azaldu dutenez. Horrela, giro lehorragoa dagoenera arte itxarotea erabaki dute, «emaitza txukunagoa» izango delakoan. Beraz, oraingoz bidea oinarrizko konponketarekin utzi dute. «Hilabete batzuetan bidea ez da behar bezain txukun egongo, baina epe luzera begira erabakirik onena izango delakoan gaude», adierazi dute Udaletik.

Eskolako futbol zelaia

Zumadi eskolako jolas gunean ere udazken eta neguko eguraldiak arazoak eragin ditu. Lanak urte amaierarako bukatu behar ziren, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza batekin finantzatu baitziren %60ean. Honen erabakia irailean jaso zuten, baina lanak egin behar zituen enpresak azarora bitartean ezin izan zuen hasi beraien lan-egutegia beteta zutelako. Zoru berriko materialak giro lehorra eta gutxienez 10 graduko tenperaturak behar ditu emaitza ona izateko.

Garaiko eguraldiaren aurreikuspenak eginez, Hezkuntza Sailari lanak amaitzeko epearen luzapena eskatu zioten eta onartu egin zuten, bi hilabeteko luzapenarekin. Negua izanda, «ez zigun arazoa askorik konpontzen» eta horren aurrean bi aukera sortu zitzaizkien: diru-laguntzari uko egitea eta patioa eraberritu gabe uztea, edo saiakera egin eguraldiak uzten zuen heinean lanak aurreratuz. Bigarrena aukeratu zuten eta pixkanaka fase ezberdinak osatzen joan dira. «Hainbat kapa eman behar ziren zoruan eta kapa bakoitza eman aurretik zoruak lehorra egon behar zuen eta kapa eman ondoren beste hainbeste», argitu dute.

Momentu honetan azkeneko kapa eta pintura lanak falta zaizkio jolas-guneari obra amaitzeko. Hala ere, lehenengo akatsak agertu dira, konponbidea dutenak oraingoz, baina obra guztia hondatuko duen gehiago agertu aurretik, lana gelditzea erabaki du Udalak.

Hezkuntza Saila ere jakitun da eta, Zumadi eskolako zuzendaritzarekin eta eskola kiroleko arduradunarekin adostu ondoren, momentuz marrak margotu eta patioa erabilgarri utziko dute. Eguraldiak uzten duenean amaituko dute guztiz lana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herrian martxan zeuden lanen amaiera atzeratu du eguraldiak