«Herria indartuko duten dinamikak» bultzatuko ditu EAJ-PNV-k

Judith Otegi eta Imanol Lasa. /
Judith Otegi eta Imanol Lasa.

Judith Otegi izango da zerrendaburua Itsasondon

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ITSASONDO.

Herriaren garapena bultzatzea izango du helburu EAJ/PNV-k Itsasondon, alderdiak adierazi duenez. Judith Otegi zerrendaburu dutela, Itsasondo «indartu» eta herria «dagokion lekura» eramatea izango da taldearen helburua. Horretarako, hainbat dinamika prestatu dituzte 2019-2023 legealdian garatzeko. Bederatzi alorretan landuko ditu proiektuak EAJ/PNV-k. Hala, gizarte zerbitzuak indartzea ezinbestekotzat jotzen dute jeltzaleek, eta herriaren etorkizuna bermatzeko gazteei eta adin txikikoei zuzendutako egitasmoak indartzea. «Aisialdia eta kultura eskaintza hobetzea izango dira horretarako giltza», diote.

Itsasondoren sare ekonomikoa ere sustatuko du EAJ/PNV-k. Batetik, industriari eta industrialdeari berriz garrantzia eman eta haien egokitzapena bultzatuko du. Lehen sektoreak herrian duen nagusitasunari ere erreparatuko dio, eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza indartzeko neurriak hartuko ditu. Horrez gain, herriko auzoetara eta baserrietara doazen bideak eta azpiegiturak ere hobetuko ditu. Horrekin batera, herriko beste azpiegitura batzuk ere hobetuko ditu, tartean oinezkoek trenbidea zeharkatzeko aukera egokiagoak aztertuko eta landuko ditu.

Judith Otegirekin batera, honako kideek osatuko dute EAJ/PNV-ren taldea Itsasondon: Imanol Lasa, Juan Ignacio Aranburu, Alaitz Arranz, Silvia Perez, Antonio Jarit eta Xabier Insausti.