Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gazte zein helduen mailetako partiduak jokatuko dira. GAEL

Tolosa Goierri

Herri Txikietako areto futbol kopako finalak bihar

Egun osoan jokatuko dira partiduak Bidaniako pilotalekuan, gazteen zein helduen mailakoak

Amaia Núñez

BIDANIA-GOIATZ.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:19

I Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol kopako finalak hartuko ditu bihar larunbata Bidaniako Ernio frontoiak. Egun guztiko kirol festa antolatu dute eta goizetik iluntzera bitartean jokatuko dira partiduak.

Helduen zein gazteen mailetako sailkapen orokorra erabakitzeko partiduak izango dira. Goizean, 10:00etan hasita, gazteen kopako 5. eta 6. postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute Bidania-Goiatz eta Itsasondok, ondoren, 3. eta 4. postuena Errezil eta Beteluren artean. 14:45etan, maila horretako finala jokatuko dute Berrobi eta Aizarnazabalen artean.

Helduen kopako sailkapenak izango dira jarraian, 15:30etatik aurrera. Lehenengo helduen B kopako 3. eta 4. postuen partidua jokatuko dute Itsasondoko Ijitok eta Arroa Beheak, eta segidan, Errezil eta Ikaztegietaren arteko finala jokatuko da. 17:30ean helduen A kopako norgehiagokak hasiko dira. Leaburu-Txarama eta Itziarren 3. eta 4. postuetarako lehiatuko dute eta, finala, Bidania-Goiatz eta Ikaztegietako Kutturruren artean jokatuko da.

Eguneko azkeneko partidua helduen nesken finala izango da, Aizarnazabal eta Arroa Behearen artean. Egunari amaiera emateko, sari banaketa egingo da kirol munduko aurpegi ezagunen parte hartzearekin. Arratsaldean ere, zozketa egingo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri Txikietako areto futbol kopako finalak bihar

Herri Txikietako areto futbol kopako finalak bihar