Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Herri kiroletako desafioa egingo da larunbatean Urritzondo frontoian

A. N.

orendain.

Jueves, 16 de enero 2025, 20:11

Herri kiroletako desafioa ospatuko da larunbat honetan, urtarrilak 18an, herritar batzuen ekimenez. Urritzondo frontoian egingo da jaialdia, 17:30etik aurrera. Adin ezberdinetako herritarrek osatutako hiru taldek lehiatuko dute elkarren aurka: Eltxo gazteak, Eltxo zaharrak eta Bidearte baserria.

Lan ezberdinez osatutako zirkuitua osatu beharko dute taldeek desafioan: 50 kiloko harriari hamar jasoaldi eman, trontzarekin hiru korte, ingudeari hogei jasoaldi, 40 lokotxa jaso, 25 kiloko txingekin plazari lau itzuli eman, 40 kiloko zakuarekin plazari lau itzuli eman, eta frontoiari korrika lau itzuli ematea. Zirkuitu hau hiru aldiz errepikatu beharko dute.

Jaialdiaren ondoren, afaria egingo dute parte hartzaile eta izena eman duten herritar eta zaletuek Eltxo elkartean.

San Sebastian eguna

Datorren astehelenean, urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna ospatuko da. Ohitura den bezala, kalejira egingo dute trikitilariek herriko plazatik ermitara goizeko 10:45ean eta segidan, meza eskainiko da baselizan.

Ondoren, herrira itzuliko dira kalejiran trikitilariekin eta hamaiketakoa eskainiko da kultur etxean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri kiroletako desafioa egingo da larunbatean Urritzondo frontoian