Borrar
Herri-kirolak igandean. A. NÚÑEZ

Tolosa Goierri

Herri kirolen ekitaldiarekin eta auzolanarekin ospatuko dute San Isidro asteburuan

A. N.

gaztelu.

Jueves, 15 de mayo 2025, 20:44

Azken urteen antzera, udaberria hainbat ekitaldirekin ospatuko dute Gaztelun. Asteburuan hasiko dituzte. Bihar, larunbatarekin, auzolana egingo dute herrian beharrezkoak diren zenbait txukunketa lan egiteko.

Alde batetik, eskolako balio anitzeko gunea margotu eta gazteek erabiltzeko txokoa atonduko dute. Gazteek ere parte hartuko dute lan hauetan. Bestalde, frontoiaren atzeko komunetako fatxada txukundu eta haur-parkeko egurrak barnizatuko dituzte. Goizeko 8:30ean elkartuko dira plazan. Udaletik etxe bakoitzetik parte hartzea egotearen garrantzia azpimarratu dute eta ekimenean parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Igande honetan, berriz, San Isidro eguna ospatuko dute Herri Kirol Taldeak antolatu duen herri kirol ekitaldiarekin. Goizeko 10:00etan sega pikatze erakustaldia egongo da taldeko kideen eskutik eta, ondoren, lokotxak, zaku karrera eta sokatira erakustaldiak antolatuko dira. Gainera, hamaiketakoa ere izango da bertara-tzen diren guztientzat.

Udaberri Festa

Era berean, datorren maiatzaren 24an, Udaberri Festa egingo dute. 11:00etan haur-jolasak antolatuko dituzte. Berrikuntza Nagusia ikasturte honetan martxan jarri den herriko dantza taldeaen emanaldia izango da, 12:30ean. Alurr dantza taldearekin batera.

Ondoren, parrilla jana egingo da plazan. Bazkarira joan nahi dutenek udaletxean izena eman beharko dute maiatzaren 20a baina lehen. Helduen menuak 15 euroko prezioa du eta gazteenak 10 euro. Arratsaldean Ahantzi taldearen kontzertua egongo da 17:00etan eta Bea Egizabalen 'Magma mia' bakarrizketa 19:30ean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri kirolen ekitaldiarekin eta auzolanarekin ospatuko dute San Isidro asteburuan

Herri kirolen ekitaldiarekin eta auzolanarekin ospatuko dute San Isidro asteburuan