Herri kirolak eta dantza sanpedroak agurtzeko

Ikusleen laguntza izan zuten soka-tira saioan. /YARZA
Ikusleen laguntza izan zuten soka-tira saioan. / YARZA

NÚÑEZLEABURU-TXARAMA.

Leaburuko herritarrek giro onean agurtu zituzten San Pedro jaiak. Eguraldi ona lagun herri-kirol erakustaldia eskaini zuten herriko gazteek osatutako bi taldek. Trontzan, koxkolak biltzen, korrika eta txingak eramaten jardun ziren, eta aizkoran, beraiei laguntzen, Unai Zabala eta Jose Angel Arrospide alde batetik eta Kañamares aita-semeak, bestetik, izan ziren.

Herri-kirol saioa guztiz berdindua izan zen, baina azkenean talde txuriak irabazi zuen dema. Ondoren, ohitura den bezala, soka-tira egin zuten bi taldeen artean errepidean. Herriko gazte ugari gehitu ziren talde bakoitzera, eta tiraldi herrikoia ere osatu zen amaieran. Jarraian, Tio Teronen Semeak taldeko kideek 'Frescool' dantza-emanaldia eskaini zuten plazan. Bisitari ugari gerturatu ziren herrira dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna ikustera.