Borrar
'Desioen basoa' tailerrean parte hartu zuen Alegiako Herri Eskolako ikasle taldea. BASOTIK FUNDAZIOA
Herri Eskolako ikasleak basoen garrantzia ikasi zuten 'Desioen Basoan'

Alegia

Herri Eskolako ikasleak basoen garrantzia ikasi zuten 'Desioen Basoan'

BSTK Basotik undazioak antolatutako ekimenean parte hartu zuten hamasei ikasle alegiarrek

Amaia Núñez

Alegia

Sábado, 15 de marzo 2025, 19:28

Basoek bizi handia gordetzen dute, zuhaitz eta animaliez haratago doana. Otsailean eta martxoan 'Desioen Basoa' jarduera jarri du martxan, BSTK Basotik Fundazioak eta Alegiako ikasle talde batek bertan parte hartzeko aukera eduki zuen.

Ekimen hau Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleei zuzendua dago. Alegiaren kasuan, Herri Eskolako LH 5. mailako hamasei ikaslek osatu zuten 'Desioen basoa' izeneko tailerra. Hainbat baliabide eta dinaminaren bidez, basoen balioa eta zaintza nolakoa den ikasteko aukera izan zuten.

Ordubeteko saioan, ikasleek ikus- entzunezkoak aztertu, lantaldeetan jardun eta fitxak osatu zituzten. Jarduera lau atal nagusitan banatzen da: lehenik, basoen testuingurua aurkeztu eta aberastasuna eta erabilera ezberdinak azaltzen dituzte; ondoren, espezieak identifikatu eta basoen kudeaketaren garrantziaz hitz egin dute; eta azkenik, zuhaitz txiki bat landatzen dute, Gipuzkoako basoekin duten harremana indartuz. Tailer honek basoen onurak, haien erabilera historikoa eta kudeaketa jasangarriaren garran-tzia azpimarratzen ditu, eta ikasleei ekarpen txiki bat egiteko aukera eskaintzen die.

BSTK Basotik Fundazioa basoen abandonuaren erronkari aurre egiteko sortu zen. Klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean, fundazioak irtenbide integrala eskaintzen du lurralde-oreka berdea babesteko, CO2 xurgapena handitzeko, uraren eta lurzoruaren kalitatea hobetzeko eta habitatak babesteko. Halaber, baso-bioekonomiaren garapena sustatzen du, zuraren erabilera iraunkorra bultzatuz.

Fundazioaren nahia herritarrak eta sektore ekonomikoak basoen kudeaketa jasangarrian inplikatzea da. Horretarako diseinatutako sozializazio-ekin- tzetako bat izan zen ostiralekoa.

Basoen Astea

Basoen Nazioarteko Eguna dela eta, BSTK Basotik Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintza sorta bat antolatu dute: Gipuzkoako Basoen Asteamar-txoaren 15etik 21era burutuko dena. Herritarrak basoen garran-tziaz kontzientziatzeko hainbat jarduera eskainiko dira bertan. Besteak beste, martxoaren 18an, 'Basoa Gara' hitzaldia eskainiko da Gipuzkoako Foru Aldundia Blanca del Noval, Alejandro Cantero eta Manuela Renzi adituek parte hartzearekin. Hi-tzaldian, basoen kudeaketa jasangarria eta basoak osasunean dituen onura terapeutikoak jorratuko dira. Martxoaren 21ean, berriz, 'Gipuzkoako Desioen Basoa' sor-tzeko ekimena egingo da, lurraldeko gizarte-eragileekin elkarlanean zuhaitzak landatzeko ekintza sinboliko gisa. Gipuzkoako Basoen Astearen inguruko informazio gehiago eta izen-emateak www.basotik.eus atarian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri Eskolako ikasleak basoen garrantzia ikasi zuten 'Desioen Basoan'