Hernio-Gazumeko intsektuak ezagutzeko bisita gidatua antolatu da

NÚÑEZ ALKIZA.

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak Hernio-Gazume gertutik ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Kontserbazio Bereziko eremu honetan, besteak beste, intsektu saproxilikoak bizi dira, horien artean Rosalia alpina eremuko ikur bihurtu dena. Intsektu horien guztien inguruko bisita izango da hilaren 18an egingo dena, Xanti Pagola entomologoaren eskutik. Abiapuntua Alkizako plazatik izango da 10:00etan. Parte hartzeko beharrezkoa izango da izen-ematea. Helduek 4 euro ordaindu beharko dituzte. 12 urtera arteko haurrentzako dohainik izango da irteera, baita alkizarrentzat ere. Izena emateko 688604466 telefonora deitu edo kultura@alkiza.eus helbidera idatzi daiteke.