Borrar

Tolosa Goierri

Hernio-Gazumeko anfibioei eta narrastiei buruzko bisita gidatua antolatu dute

A. N.

alkiza.

Viernes, 27 de junio 2025, 21:31

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak Hernio-Gazumeko anfibio eta narrastiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Ekintza datorren larunbatean, uztailaren 5ean egingo dute eta familian zein lagunartean egiteko aproposa da.

Ion Garin Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetología Saileko biologoak emango ditu azalpenak bisita gidatuan. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Alkizako plazan eta handik abiatuta hiru orduko ibilaldia egingo dute herri inguruko parajeetan.

Joan nahi dutenentzako izena ematea irekita dago jada fagus-alkiza.eus webgunearen bidez uztailaren 3ra bitartean. Irteerak 5 euroko prezioa du. Alkizarrek eta 12 urtetik beherakoek, doan izango dute. Ordainketa bertan egingo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hernio-Gazumeko anfibioei eta narrastiei buruzko bisita gidatua antolatu dute