Borrar

Tolosa Goierri

Hegazti migratzaileen mundua ezagutzeko aukera Anduetzan

J. Z.

zegama.

Miércoles, 23 de abril 2025, 21:03

Anduetza parketxeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean antolatu dute Euskadiko hegazti migratzaileen bitxikeriak izeneko dibulgazio-tailerra. Datorren igandean izango da, apirilaren 27an, 11:00etan, Andue-tzan. Jarduera berezi honetan, Maite Laso Aranzadiko Ornitologia saileko aditua izango da gidari, eta migrazioa animalien bizitzako fenomeno harrigarrienetako bat dela azalduko du, besteak beste. Urtero milioika hegaztik zeharkatzen dute gure lurraldea Europatik negurako bidaietan. Tailerraren bidez, hegazti horien ohiturak, bitxikeriak eta eraztunketa zientifikoaren garrantzia ezagu-tzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Jarduera publiko orokorrari zuzenduta dago eta doakoa da, eta parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Euskaraz eskainiko da, eta ordu bateko iraupena izango du. Aranzadirekin edo Anduetza parketxearekin jarri beharko da harremanetan izena eman ahal izateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hegazti migratzaileen mundua ezagutzeko aukera Anduetzan