Haurreskolan izen-emate epea ireki da

NÚÑEZ

Irurako Haurreskolak ikasturte berrirako matrikulazio epea ireki du eta aste honetatik aurrera izen eman ahal izango dute. Orain izena ematen duten haurrak irailaren 5ean hasiko dute ikasturtea. Apirilaren 10a ondoren jaiotako jaioberriek, aldiz, jaiotze datatik hilabeteko epea izango dute matrikula egiteko. Informazio gehiagorako Haurreskolara deitu daiteke, 943 693 331 telefonora.